lunes, 4 de febrero de 2019

Hitzaldiak Soraluzen eta Ordizian

kaixo Joan den Urtarrila 31ean hitzaldi bat izan zen Soraluzen Duintasuna antolatua, eta hurrengo egunean Otsaila1ean, beste bat antolatu genuen Ordizian.
Soraluzen Gure kide Arantza Corralesek eman zuen hitzaldia. eta jende aldetik harrera oso ona izan zuen, eta gustura atera ziren hitzaldietatik, eskerrak emanez Arantzari, hain garbi eta zuzen hitzaldia emateagatik; izan ere askok esan zioten gauz asko argitu ziotela hitzaldian; Aupa Arantza.
Eta hurrengo egunean Ordizian izan ziren baita ere Duintasuna kideek Jose Mari Uria eta Iñaki Elduaienek hitzaldia ematen, hor ere bukaeran txalotu zizkioten hitzaldiara etorri zen jendea, eskerrak emanez bieei. Gora zuek ere, lan bikain egiten ari zarelako, beste kideek bezala.
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario