lunes, 26 de enero de 2015

Duintasuna Elkartea Prentsan argitutarako artikuluak

               Duintasuna Elkartea hedabideetan

Hemen duzue Hitza Donostia, Hitza Goiherri, Andoaingo Aiurri, Irutxulo Donostia eta Oarso Bidasoa Hitza aldizkarian ateratako artikuluak


 Goierri Hitza




                                                  


Andoaingo Aiurri aldizkarian 


Andoain 2015-01-22 11:29:01
Pentsiodunen eskubideen alde, duintasunez
Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen Duintasuna elkarteak badu Andoainen ere taldea. Xabier Etxeberriak euren lanaren berri azaldu du.
Duintasuna elkarteak ordezkatzea, aholkatzea eta defendatzea; kultur ekimenak, aisialdikoak nahiz errebindikatiboak antolatzea edota jubilatu eta pentsiodunen sektorearen estudioak egitea ditu helburu nagusi, besteak beste. Gipuzkoako herri ezberdinetan lekuan lekuko ekimenak antolatzeaz gain, probintzia mailan ere ekimen ugari bideratzen dute. “Esaterako, Gipuzkoa mailako ordezkariok hilean behin bilera egiten dugu herriz herri txandakatuz. Era berean, hileko lehen astelehenean Donostiako Askatasuna etorbidean nahiz Errenterian elkarretaratzea eta manifestazioa egin ohi ditugu goizeko 11:00tan. Jubilatu eta pentsiodunekin lotutako gaiak jorratuz hitzaldiak ere antolatzen ditugu”, azaldu du Xabierrek. Izan ere, kalera atera eta borroka egiteko arrazoi ugari dutela uste du. Batetik, pentsioak %0,25 igotzea euren kolkora barre egitea dela uste du. Bestetik, kopagoaren aurka daude guztiz, aurrez ondo ordainduta daukatela uste dutelako. Adineko pertsona asko oso egoera larrian bizi dela salatu du, emakumeak bereziki. “Adineko pertsonen artean emakumeen egoerak kezkatzen gaitu batik bat, pentsiodunen artean zigortuenak emakumeak direla uste dugu. Haietako asko oso pentsio baxuekin edota pentsiorik gabe bizi da, 400-500 euro arteko laguntzarekin. Emakume asko, gainera, senarraren pentsioari esker bizi da, menpekotasun egoera betean”. Jubilatu eta pentsiodun askoren egungo egoera latza kontuan izanda, gaurko egoeran, jende gehiagok euren eskubideak defendatzera kalera atera beharko lukeela iruditzen zaio, “taldetxotan hitz egiteak ez dauka ondoriorik, kalean egin behar da protesta”, dio.

Pentsio duina
Duin bizitzeko gutxieneko pentsioa 1000 eurokoa izan beharko lukeela defendatzen dute elkarteko kideek. “Egungo bizimoduan gasolina jaitsi bada ere, gainerako oinarrizko baliabideek gora egin dute: elikagaiak, argia, botikak ordaindu beharra... Pobrezia energetikoa ere gero eta handiagoa da eta, ondorioz, adineko pertsona askok ez dute euren etxeetan berogailurik pizteko aukerarik. Pentsio motzak dituztenek ezin diote egungo bizimoduari erantzun”.

Herritarrei deia
Andoaingo Duintasuna elkartea, esaterako, orain hiru urte sortu zen eta hamar bat lagun biltzen da bertan. Egiten duten lana Andoain mailan gehiago zabaltzea gustatuko litzaieke eta baita herritar gehiago taldera gerturatzea ere. “Aurrerantzean herriko jubilatuen elkarteetako ateak ireki eta helduen artean gure lana egiten laguntzea espero dugu. Izan ere lan soziala egiten dugu eta gure lana egungo egoeraren kontzientzia hartzeko garrantzitsua da. Ondo dago aisialdiko ekimenak antolatzea: karta partidak, bidaiak…, baina gure eskubideak defendatzea ere ezinbestekoa da, kendu egingo dizkigutelako bestela”, azaldu du Xabierrek.

Eragileekin elkarlanean
Herriz herri eta probintzikako lanaz gain, nazio mailan ere lanean dihardute Nafarroako eta Bizkaiako pentsionistak martxan, Arabako pentsionistak lanean eta Gipuzkoako Duintasuna elkarteak. Urtarrilaren amaieran Euskal Herriko pentsiodunen plataformak beste hainbat eragilerekin bilduko dira: Herria 2000 edota Euskal Herriko alargunak, besteak beste.

 Irutxuloko Hitza



Aurtengo pentsioen %0,25 igoeraren harira protesta egin du Duintasuna Elkarteak


Pentsioak %0,25 igotzea gehienentzat euro bat gehio jasotzea dela salatu du Duintasuna Elkarteak.
 (Argazkia: Ane Urrutikoetxea).
Gutxienez hilean 1.000 euroko pentsioak eskatzen ditu elkarteak.

Aurten pentsioak %0,25 igoko dituela adierazi du Gobernuak, baina igoera hori “faltsua” dela salatu du Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak biltzen dituen Duintasuna Elkarteak, eta protesta egin du, pentsio duinak eskatuz. Elkartearen arabera, igoera horrek ez du eraginik pentsiodunengan, egunero kontsumitzen diren oinarrizko produktuak gehiago igo direlako. Ondorioz, 0,25 hori euro batean bihurtzen da gehienentzat.
2010etik urtero igoera berdina izan dute pentsioek, eta hala, soldatak “izoztuta” izan dituztela salatu du elkarteak. Horrekin batera, BEZaren igoera eta Kopagoa jasan dituztela gogora ekarri dute. Euskal Herrian 255.240 pentsiodun dira 700 eurora iristen ez direnak, elkarteko kide Itziar Usandizagaren esanetan: “Gobernuak limosna bat eman nahi digu, baina honek ez du ezer aldatzen. Gure pentsioak izoztu egin dituzte, eta geroz eta gehiago dira pobrezian bizi diren erretiratuak. Horri gehitu behar zaio Kopagoa, eta baita orokorrean bizitzaren igoera. Gaur egun oso gutxi dira 1.000 eurotik gora jasotzen dutenak, eta elkartetik gutxienez 1.000 euroko pentsioak eskatzen ditugu, hori baita familia batek bizitzeko behar duena”.
Elkartearen arabera, emakumeak dira pobrezia egoera larrienean daudenak; oraindik asko dira senarraren edo alargundu ondoren emandako pentsiotik bizi direnak Usandizagaren esanetan: “Emakumeak dira pentsio baxuenak dituztenak. Asko etxekoandre izandakoak dira, eta miseria bat jasotzen dute”. Gutxiengo pentsioarekin batera zerbitzu sozialak doan izatea eskatzen du elkarteak.

Irutxuloko Hitza


Irutxuloko Hitza


Irutxuloko Hitza


 Oarso Bidasoa Duintasuna Elkartearen ekintzak








dute-pentsiodunek/